Elkarte Antroposofikoa
Badira pertsonak beren bihotzetan bizitzaren zentzua aurkitzeko beharra sentitzen dutena, eta ulerkuntza eta askatasunaren bidez egin nahi dute. Baino askatasunerako bakarkako bide hori behar berdina duten beste gizakiekin elkarbanatu nahi dutela ere sentitzen dute. Pertsona hauek Elkarte Antroposofikoan behar horrentzako erantzun bat aurki dezakete. “Elkarte Antroposofikoa arimaren bizitza indibidualki eta gizartean landu nahi duten pertsonen arteko elkarte bat da, mundu izpiritualaren benetazko ezagutza oinarri hartuz.”
Elkarte Antroposofikoak Zientzia Izpiritualerako Goi Eskola Librean du bere elkartegia, egoitza Dornach-eko (Suiza) Goetheanum-ean dagoelarik. Atal ezberdinen bidez ezagutza zientifiko-izpiritualaz hasita ezagutzaren arlo guztiak ernaldu eta eraldatzeko: Natur Zientziak, Medikuntza, Pedagogia... Elkarte Antroposofikoaren helburua domeinu izpiritualaren ikerketa laguntzea eta adoretzea da.
Espainiako Elkarte Antroposofikoa lukururako animurik gabeko elkarte bezala eratu zen, Barne Ministerioak onartuta, 1982ko abuztuaren 10ean, eta Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago 46581 zenbakiarekin. Elkarte honen bazkide edonor izan daiteke, nazionalitate, erlijio, edo etsipen zientifiko edo artistikotik at, ezagutzaren bilakera besteekin konpartitzeko beharra sentitzen badu, eta Goetheanum bezalako zentro baten existentzia justifikatua kontsideratzen badu.
Zientzia Izpiritualerako Goi Eskola Librea
Oh, Gizaki, ezagutu zaitez! ...eta izaki libre bihurtuko zara!
Ikerketa antroposofikoak eta emaitzen bidezko estimak graduen bidez bakarrik lortzen den ikaskuntza zientifiko-izpirituala eskatzen du. Emaitz hauek, bere arloan, natur zientzia bezain zehatzak dira. Azken hauei bezalako onespen berdina ematen bazaie, bizitzaren arlo guztietan, aurrerakuntza berberetara bideratuko gaituzte, ez bakarrik giro izpiritualean, baizik eta orden praktikoan ere bai.
Goi Eskola Libreak ikerketa izpirituala du misio, eta gaur egun hurrengo Atalakatalen bidez burutzen dira:
- Natur Zientziak
- Matematika
- Astronomia
- Gizarte Zientziak
- Medikuntza
- Pedagogia
- Arte Ederrak
- Nekazaritza
- Gazteriarentzako atala.
- Musika eta Hitzaren artea.
- Antroposofia orokorra.
- Arte plastikoak