Antroposofia
Gizakia libre da edo bere izatea erremediorik gabe mugatzen duten eta bere borondatearekin zerikusirik ez duten asmoetara meneratuta dago?
Azken mendeetako eboluzio kulturalak kontrajarritako jarreretara eraman gaitu gizakiaren sorrerari eta bizitzari dagokionez, baina era batera lehenagoko galderaren erantzunarekin bat dator.
Alde batetik "ikuspegi zientifikoa" deitu ahal duguna dago, honen arabera gizakia eboluzioaren kateko beste edozein elementu bat besterik ez da, selekzio naturalaren eta azareko mutazioen emaitza sinplea. Honen arabera, gizakiaren jokabidea bere ezaugarri genetikoengatik (azarearen etekin) erabat erabakita dago, eta inguruak (gurasoak, hezkuntza, ingurune soziala...) egitura genetiko horretan sortzen dituen aldaketengatik.
Beste aldetik ikuspegi "erlijiosoa" deiturikoa dago, honen ustez izaki guztiak, eta bereziki gizakia, Jainkoaren kreazioaren obra dira. Bizitza osoa Jainkoaren plan bat da, eta gizakia bere asmoekin bete behar du, erlijio desberdinen errebelaziongatik jakin ditugunak.
Ikusten denez, bi jarrerak, eboluzionista eta kreazionista, gizakia zerikusirik ez duten zergatien objektura murrizten dute, eta beraz askatasunik ez du.
Hala ere gizaki orok askatasunaren irrika bere baitan darama, eta baita, gutxi gora behera kontziente, bere bizitzaren eta izatearen zentzua ulertzeko beharra ere.
Enfoke eboluzionista zuzena izango balitz, nola azaltzen dira askatasunaren irrika eta bizitzaren zentzuaren bilaketa?, eta zer harreman dute biziraupen borrokarekin eta inguruaren egokitzapenarekin? Poesiak, literaturak, musikak, pinturak... ez dute akaso agertzen gizakian printzipio nagusi bat badagoela ez dena beharragatik mugitzen? Gizakiaren naturaren legeak deskubritzeko gaitasuna ez dute akaso agerian jartzen berak dena ulertu ahal duela? Eta ez digu akaso horrek erakusten bere baitan sortzeko bulkada bat baduela ere, beharbada naturan agertzen den printzipio sortzaile berbera?
Dena Jainkoaren kreazioa dela egia izango balitz, eta gizakiari bere aginduak obeditzera badagokio salbamena lortzeko, orduan, gizakiak sinesteko eta esanak egiteko soilik balio badu, eta ulertzeko gai ez bada, nola hitzegin ahal dugu gizakian erantzunkizun moralari buruz? Eta nola eraman ahal ditugu batera erlijio ezberdinetako agindu hain ezberdinak? Zein erizpidekin kontsideratuko dugu zuzena erlijio bat eta ez beste bat?.
Planteamendu guzti hauek fedea eta arrazoiaren, erlijio eta zientziaren arteko dikotomia batera eraman gaituzte, eta gaur egun etsipenez onartzen da bi kontzeptu adostezinak direla. Hala ere, pasa den mende hasieran, Rudolf Steiner, zientzilari, filosofo eta artistak, modu ireki eta zehatz batean aldarrikatu zuen, jadanik gizakiaren eta unibertsoaren ezaguerarako bidea posible zela bera jarraitu nahiko zuen ororentzako, eta bide horrek askatasunera daramala. Eta ez zituen bakarrik berak lortutako ezaguera guztiak ezagutzera eman zientziaren rigorearekin, baizik eta jarraibide guztiak irakatsi zituen besteek bere kabuz deskubritzeko. Ezagutzarako bide hori antroposofia da, nor garen eta zein den gure harremana Kosmoarekin deskubritzera eta bizitzera baimentzen gaituen bidea. Antzineko orakuloen aginduaren betekizuna da: “Gizaki, ezagutu zaitez”. Gizakia bide horretan zehar izatea zuzentzen duten lege izpiritualak ezagutzen dihoa, eta grabitatearen legearen deskubrimenduak gizakia berengandik askatzea eta hegan egitea baimendu zuen bezala, lege izpiritualen deskubrimenduak askatasunaren posibilitatea ematen dio gizakiari bizitzako esparru guztietan. Horregatik antroposofia askatasunerako bide bat da.